Maria Escribanoren tesi doktoralaren laburpena

Tesiaren izenburua: Borrokaren erritmoak. Txalapartaren berreskuratze, biziberritze eta bir-sortzea Euskal Herrian

Egilea: María Escribano del Moral

Tesi honek, Txalaparta gizarteko fenomeno gisa tratatzen duen lehenengo lan luzea da, euskal autodeterminaziorako gudaren kontestuan tradizio eta perkusiorako instrumento honen birsortze eta eraikuntzaren prozesuaren ikerketa aurkezten du.

Euskal Herrian, Irlandan eta Espainiako hiriburuan, 1998 eta 2006 urte bitarteetan buruturiko ikerketa etnografiko batetan oinarritzen da. Tesi honek hurrengo esparruak jorratzen ditu: “Performance” ikerketa eremuan, gaur eguneko errealitatearen eraikuntzarako esanahiak, eta erritualen ikasketa eremuan praxis-aren perspektibak. Askatasunean eta izakera marxistan abiapuntua duten erreflexio anarkistak, aurreko subiranotasun baten memoria eta lehengo eta gaurko txalapartarietan, txalaparta berarekin duten konpromosioa dela eta, sorturiko independentziaren ametsak, proiektu amankomun bati forma emanez: Musikaren eraikuntzarekin batera aberri baten eraikuntza.

Euskal artisteekin elkarrizketak sakonak, aspaldiko txalapartarien senideekin ere, gartzelean izandako euskaldunak, ekitaldi politikoen antolatzaileak, “Movimiento de Liberación Nacional Vasco”deituriko mugimenduaren barruan edo kanpoan dauden ezkerraldeko eta independentziaren aldekoak diren txalapartariak. Ezker abertzalearen barruan ideologi ezberdineko Txalaparta taldeekin egindako landa lana.

Comments are closed.